30 ekitaldi baino gehiago Euskal Herrian barrena, guztiak Iniziatiba Internazionalistaren aldeko boza eskatzeko, nazioarteko elkartasuna areagotzeko, Europa kolorez margotzeko izaki grisen aurrean. Gasteizen izan zen ekitaldi nagusia. Bertan Doris Benegasek hartu zuen hitza eta elkartasuna goraipatu zuen, hori izan baita hautagaitza honen hitz garrantzitsuena. Elkartasunak baimendu du II-HE aurkeztu ahal izatea, kriminalizazioari aurre egitea eta kanpaina hau garatu ahal izatea.
Iniziatiba Internazionalista bozkatzeak Alderdien Legea atzera botatzea eragingo du, eta ametsa dena errealitate bilakatzeko aukera emango du. Ekitaldian, gainera, Ezker Abertzaleko kide diren Tasio Erkiziak eta Amparo Lasherasek hitz egin zuten, igandean IIri emandako bozka guztiek aldaketa politiko eta soziala ahalbideratuko dutela adieraziz.
Horretaz gain beste ekitaldi asko egin ziren, horietako bat Bilbon, Campa de los Inglesesen eginikoa:
Ekitaldia burutu dugu gaur Santi Brouarden monolitoaren aurrean. Bertan estatuak eraildako hainbat pertsonen senide eta lagunek parte hartu dute, Doris Benegasekin batera. Eraildako Josu Muguruzaren alaba den Anek ere testua irakurri du. Hemen bideoa:
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Ane Muguruzak irakurritako testua: Hilabete gutxira 20 urte izango dira. Ni oraindik jaio gabe nengoen, amaren sabelean, gau beltz eta ilun hartan Madrileko Alcala hotelean nere aita Josu tiroz josi zutenean. Jakina, berari buruz dakidan guztia nere amaren ahotik eta historiaren liburutik jaso dut, bera ezagutzeko aukerarik ez baitnuen izan.
Baina ez zen nere aita bakarrik izan, irakurri eta jakin dudanez beste asko izan ziren. izen ezberdineko erakundeek bere gain harturiko gudari erahilak. Kasu askotan GAL izeneko erakundeak beregain harturikoak, beste batzutan Batallon Vasco-españolek, askotan poliziaren torturaren ondorioz erahildakoak edo epaiketa fartsa baten ondoren hildakoak. Txiki eta Otaegi, Santi Brouard, Txapela, Lasa eta Zabala, GurutzeYantzi, Joxe Arregui, Oñederra...zerrenda oso luzea, zoritxarrez luzeegia, egin beharko genuke.
Eta torturatuak, arrazoirik gabe atxilotuak, injustuki kartzeletan urte luzeak egindakoak kontatzen hasten bagera zenbat milaka izan lirateke ? Errepresioaren soka luzeegia eta gogorregia da Euskal Herrian. Behingoz amaitu behar den amets gaiztoa.
“Estatuaren ezina, gerra zikina” gure herriko kaleetan maiz entzun dugun oihua izan da. Eta egia esan, eguneroko errealitate gordina aski ongi azaltzen digu esaera da. Euskal Herriak urteetan pairatzen duen errepresio bortitzaren azken arrazoia horixe baita: Estatuak, arrazoia faltan, indarkeria erabiltzen du. Nere aita herriak aukeratutako Diputatua zen eta Madrilera elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatzera joana zen. Beste lagun guztiak bezala Euskal Herriarentzat demokrazia eskatzen zuen. Arrazoiak entzun nahi ez dituen Espainiako Estatuak armak eta tortura erabiltzen ditu zapalduen ahotsa isiltzeko.
Baina Estatuaren indarkeria ez da iraganako notizia, gaur atzo bezela aktualitate osoa duena baizik. Ni, nere gaztetasunean, horren lekuko hurbila nauzue. Egunero ikusten dut ezagutzen ditudan hainbat lagun nola atxilotzen dituzten, nola milaka gazteek tortura basatiak jasatzen dituzten, nola politika egiteagatik gazte erakundeak ilegalizatzen dituzten, nola gazteen errebeldia gogor zigortzen diguten.
Gazteok, egoera hau irauli nahi dugu. Gure herriaren etorkizuna eraikitzen parte aktiboa izan nahi dugu, gure leku propioa eduki nahi dugu. Horrela, gure guraso eta arbasoen lanari jarraipena emanaz etorkizuna erabakitzeko aukera duen herria eraiki nahi dugu, Estatu propioa duen Euskal Herri Independentea lortzea da gure helburua. Eta horretarako determinazio osoa bezala, nahiko indar eta imaginazio badugula uste dugu.
Eta bukatzeko, Solidarioekin solidarioak garelako gazteon boza II-HE zerrendari eskatzen diogu. Espainiako herri ezberdinetako ezkertzale eta demokratak, ilegalizazio saioak deuseztu eta guztion partehartzea ahalbideratzeko erakutsi diguten ausardia eta eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu milaka boza beraientzat bilduz. Polizi buru eta bankero guztiei ostikada emateko aukera ezin hobea dugulako gazte guztien boza aktiboa eskatzen dugu.
Gora Euskal Herri askatua Gora munduko gazteri errebeldea !!!
"Arrosa gorriak eskaini zizkion Alfonso Sastrek Migel Serveti. Bera, Alfonsoren antzera, pentsamenduaren historian toki duina merezi izan duen beste intelektual bat dugu. Biei buruz hitz egiterakoan duintasuna aipatu beharra dago zeren pentsatzen zuena defendatzeagatik erre baitzuten Servet bizirik zegoela."
Horrela hasten zen kulturako hainbat langilek Alfonso Sastre Europan egotearen alde idatzitako mezua. Eta hori adierazi nahi izan zuten atzo Billabonan eginiko ekitaldira hurbildu ziren idazle, pailazo, aktore, mago, bertsolari eta musikariek. Kulturatik ere herri bat eraiki daitekeela, kolorez beterikoa eta kantuz beterikoa. Azken finean "kantatzen ez duenak, zorionik ez du!"
Bideoa ekoiztu dugu, luzea da, 50 minutukoa, baina osorik ikusteak merezi duelakoan gaude.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Por supuesto, Sr. Alcalde de Cáseda, ese es usted, no tenga ninguna duda; se lo ha ganado a pulso durante estas cuatro legislaturas que ha estado gobernando el pueblo como si fuera su txiringuito particular, y olvidándose de los derechos civiles y políticos que nos asisten a todos-as los vecinos del pueblo.
Somos un grupo de vecinos que estamos hartos de su actitud autoritaria y déspota: todos los actos públicos (culturales, políticos, etc.) que se organizan en el pueblo y no están controlados por usted, ni coinciden con su ideología, son boicoteados, torpedeados para que no se lleven a cabo, mediante la negación de locales públicos, no permitir enganches de luz, no contestar nunca a las solicitudes que se dan entrada en el ayuntamiento...... pero sobre todo padece un fijación obsesiva con los carteles que se ponen para anunciar los actos públicos, charlas culturales, políticas u otras actividades.
Su reacción inmediata es dar la orden por teléfono (sin dar la cara directamente) a los empleados municipales para que quiten los carteles y los arrojen a la basura.
Sr. Alcalde, ¿tanto temor le dan los carteles que anuncian unos juegos infantiles, una chocolatada popular o un acto político?.
La gota que ya ha colmado nuestra paciencia, es cuando el lunes 1 de Junio a la tarde y dentro de la campaña electoral al Parlamento Europeo, pusimos cárteles de propaganda electoral a lo largo del pueblo, no habiendo en ese momento ningún lugar habilitado al efecto. Al día siguiente a las 8 h de la mañana, la primera orden que dicta a sus esbirros (pagados con dinero municipal) es que hagan desaparecer la propaganda electoral; y tal cual actúan.
¿Qué opinarán los Eurodiputados sobre esta actitud fascista del Sr. Alcalde, que en estos días se quejan de la poca participación, motivación de los ciudadanos europeos para con las urnas?. Precisamente la propaganda electoral era para informar, estimular, e ilusionar a los vecinos para que acudan el domingo a votar.
Si nos permite, le vamos a hacer una sugerencia, Sr. Alcalde. ¿Por qué no se recicla, y abandona ese estilo prepotente y predemocrático de gobernar?, ayudaría a distensionar el mal ambiente que hay en el pueblo y redundaría en una mejor convivencia entre los vecinos; pero nos tememos que le va a resultar difícil ese cambio personal. ATTE. Grupo de vecinos de Cáseda
Gaur goizean euskal sindikatu ezberdinetako 250 sindikalista bildu dira Hernanin aldaketa sozial eta politikoaren alde, Iniziatiba Internazionalistak deituta. Hizlari nagusia Antonio Sardá izan da eta atzo Bilbon egin bezala Iniciativa Internacionalista hautagaitzaren helburu nagusiak gogoratu ditu.
Aldaketa soziala, alde batetik, langileen eskubideen alde ekiteko, krisiari aurre egiteko eta Bolkenstein, Bolonia edo Itzuleraren Direktiba bezalakoei kontra egin ahal izateko. Eraso guzti horiei aurre egin behar zaie eta langileok lan handia dugu ildo horretan. Eta aldaketa politikoa behar da trantsizio politikoa benetan bukatzeko, ilegalizazioei, torturari eta gatazkei aurre egiteko. Eta deskolonizazioa ere behar da, Kanariar Uharteetan ondo dakiten bezala.
Ondoren Euskal Herriko bi sindikalistek parte hartu dute. Lehenak baserri mundua defendatu du, hauek ixten dituen Europaren aurrean. Baserria, lehen sektorea eta abeltzantza defendatu behar dela, bertakoari eutsiz. Bukatzeko Rafa Diezek ezker abertzaleak Iniziatiba Internazionalistaren alde zergatik egin duen esan du, etorkizuneko indar-bilketaren oinarriak igande honetan jartzen hasi behar dela adieraziz.